Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2019

ITXIERAKO SARRERA

Ikasgai honi agur esateko momentua iritsi da eta era berean, blog honi amaiera emateko unea. Ikasturtea amaitu dugu eta azterketen azken txanpa geratzen zaigu.  Lehenengo kurtsoaren bigarren lauhileko osoan zehar Didaktika Orokorra izeneko ikasgai honek biltzen dituen hainbat kontzepturen inguruko lanketan aritu gara, eta ikasgai honen lanketa desberdin bat egiteko asmoarekin, blog bat irekitzea proposatu zitzaigun klasean landutako edukien inguruko hausnarketa propioak egiteko. Espero dut blogera igotako ariketekin zerbait ikasi izana eta zuek ere gai ezberdinen inguruan hausnartu izana, mila esker!

EGILE DESBERDINEN AZKEN ERREPASO ARIKETA

Irudia
Azkeneko klase egunean, errepaso moduan egile ezberdinak eta heien metodologiak landu genituen. Asko ez genituen ezagutzen edo ez genekien zergaitik ziren ezagunak, baina denon artean zuzenketa egin ondoren honako hau atera zen:                              Ondoren, egile eta esaldi ezberdinak eman eta egile bakoitzek zer esaten zuen asmatu behar genuen. Ariketa hau ere ez zitzaigun oso erraza egin. Zuzenketa egin ostean, horrela geratu zen ariketa: DEWEY : “ La educación no es preparación para la vida; la educación es la vida en sí misma”  AGAZZI : “La infancia es el reinado de los instintos y no de la razón, sustituye las verdades promulgadas infringidas a modo de castigo por hábitos que se adquieren mediante el ejercicio y que paulatinamente suplantan a la misma naturaleza”.  MONTESSORI : “ La mejor enseñanza es la que menos palabras utiliza para la tarea”  PIAGET: “ Lo que...

UNITATE DIDAKTIKOAREN AURKEZPENA

Irudia
Unitate didaktiko bat diseinatzeko beharrezko pausoak ikusi ondoren, taldeka unitate didaktiko bat sortu dugu. Gure unitate didaktikoa aurreko sarrera batean aurkeztu nuen arazo egoeratik dator, hau da, Donostiako Gros auzoan aurkitzen den Panpox ikastolan, 3 urteko gelan koska egiteko joera hartu dute, horretarako haurren sentimenduak identifikatzeko beharraren aurrean aurkitu gara. Laburbilduz, gure unitate didaktikoaren helburua, haurren artean harreman onak zeintzuk diren eta horiek sustatzea da.  Jarraian, gure unitate didaktikoaren laburpen txiki bat ikusi daiteke: