ARAZO EGOERAK AZTERTZEN

Duela egun batzuk, arazo egoera deituriko ariketa bat burutu genuen, ikaskuntza munduko errealitatera gehiago hurbiltzeko asmoz. Bertan, arazo zehatz baten aurrean, taldeka, nola jokatuko genukeen eta emango genukeen erantzunaren inguruan hausnartu dugu, egun horretan erabiliko genuen antolaketa, metodologia... azalduz. Haur bakoitzaren beharrak eta Curriculumak eskatzen duena kontuan hartuz eta errespetatuz.
Hona hemen guri proposatutako arazo-egoera:
Demagun, zure lehen klase eguna dela Haur Hezkuntzako 2º zikloko 3º mailako umeekin. Eginbeharrak eta gelan jarraitu beharreko metodologia azaldu dizkizute baino zu ez zara eroso sentitzen egin beharrarekin zein metodologia berarekin, ez baituzu kontrolatzen. Gainera haurrak aztoratzen hasiak dira. Zer egingo zenuke? Hau da, nola antolatuko zenuke gelako dinamika? Zehatz-mehatz azaldu.
Haur Hezkuntzako 2º zikloko 3º mailako klase (5-6) baten aurrean aurkitzen gara, kasu honetan, gure metodologia aplikatuko genuke baina beti ere aurrekoa errespetatuz. Hau da, umeak metodologia batera ohituta badaude ezin diegu egun batetik bestera metodologia aldaketa sakon bat egin, gehiago aztoratuko genituzkeelako eta galduta sentituko liratekelako. Laburbilduz, gure metodologia aplikatzen saiatuko ginateke baina aurrekoa ahaztu gabe.
Nahiz eta 6 urteko haurrak izan , ezinbestekoa da lanean hasi baino lehen gauzak antolatzea. Izan ere, irakaskuntza munduan, egun guztiak ezberdinak dira, eta nahiz eta egun baterako klasea primeran antolatua izan, hankaz gorakoa irten daiteke. Hori dela eta, komenigarria da momentuko erabakiak hartzen jakitea, ez baitakizu zer gertatuko den eta.
Gelako dinamika aktiboa izango da. Lehenik eta behin haurrei gure burua aurkeztuko genieke eta ondoren beraien konfiantza lortzen saiatuko ginateke. Horretarako oso gertukoak izango gara eta beraien lagunak garela erakutsi beharko diegu. Konfiantza lortzeko ideia ona izango litzateke bakoitzari galdera errazak egitea, esate baterako: zein da zure izena? zer gustatzen zaizu egitea? zer egin behar duzu arratsaldean, lagunekin jolastu? Umeak modu horretara gurekin harremana sortuko du. Era berean jada handiak direnez joko ezberdinak burutuko genituzke.
Zergatik esango zenuke hautatu duzula metodologia edota egiteko modu hori? Nola izendatuko zenuke, egindako antolaketari? Zein oztopo topatu dituzu bidean?
Lehenengo egunean ezinbesteko da zure haurrekin konfiantza eta errespetua eskuratzea eta hau gure maitasuna eta konfiantza eskainiz lortzen da, eta era berean jolasen bidez dibertitzea lortu behar dugu. Konfiantzaren pedagogiaren bidez, haurrak segurtasunean hazten dira, eta bere buruarengan eta besteengan konfiantza izan dezan behar dituen baldintzak eskaintzen bazaizkio bere hezkuntza ibilbidean jarriko zaizkion erronkei aurre egiteko gaitasuna izango du, gehien bat norberarengan sinisten ikasi duelako.
Bestalde, zoriontsu izaten laguntzea helburu duen pedagogia ere bada. Pertsona ikusteko modua, pertsonarekiko jarrera eta jokaera kontuan hartzen ditu, sinisturik pertsona bakoitza bakarra eta errepikaezina dela, eta zailtasun, amets, ideia.. ezberdinak ditugula. Gainera, gaitasunak, beharrak, zailtasunak eta ametsak hartzen ditu kontuan, guzti horrek pertsona osatzen duelako, baita besteekiko harremanak eta elkarrekintza eraikitzen ere.
Gure aburuz, elkarrekintza, konfiantza, autonomia, inklusioa, emozioak... bezalako gaitasunak lantzea eta haur bakoitzak hauek barneratzea, hauen etorkizunerako ezinbestekoa da. Edukiek baino laguntza gehiago ematen baitute bizitzan zehar aurre egin behar zaien erronkei aurpegi ematen. Guzti hau betetzeko, aintzat hartzen dugu konfiantzaren pedagogia gure helburuak betetzeko metodologia egokienetako bat dela.
Edonola ere hainbat arazoen aurrean aurki gintezke. Hala nola, haur guztiak ez lasaitzea eta agian gehiago arrotzea, baina hori horrela ez izateko, beste zerbait pentsatu beharko genuke, egoerara moldatuz eta momentuan egokia dena eginez.
Uste al duzu, maila desberdineko umeekin egoteak, metodologia, edukiak eta helburuak aldatzen dituela? Zergatik?
Nahiz eta ume guztienganako jarrera berdina izan beharko genukeen, gu geure kasuan metodologia ezberdinak aplikatu behar direlakoan gaude. Maila desberdineko haurrei modu ezberdinetan erakutsi beharko genizkieke edukiak, baloreak… Ez da berdina 3 urteko haur bati edo 6 urteko haur bati erakustea; bakoitzak bere beharrak ditu eta hori dela eta guk irakasle bezala horiek asetzen saiatu beharko genuke.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Konpetentzia emozionala lantzen: EMOZIOEN SAILKAPENA

UNITATE DIDAKTIKOAREN AURKEZPENA