CURRICULUMA MODU KRITIKOAN HAUSNARTUZ
Badira egun batzuk didaktikako klasean curriculumaren inguruko mapa kontzeptual bat egin genuela. Hori egiteko orduan, onartu beharra dugu ez genituela zenbait ikuspuntu oso ondo ulertu, beraz, hori izan daiteke taula zuzen ez egitearen arrazoi nagusietako bat. Taula osatzeko dokumentu bat irakurri beharra izan genuen eta nahiz eta aldi batean baino gehiagotan irakurri ezin izan genuen oso ondo ulertu. Ondorioz, oso zaila zen testua ondo ulertu gabe taula zuzen egitea. Aitortu beharra dugu ez genuela aurretik gai honen antzeko ezer landu, ariketa zaildu zuena; taula bete baino lehenago kontzeptu ezberdinak zer diren jakin beharra dago eta guk hori lortzeko arazoak izan genituen.
Dena den, testua irakurri eta aztertzen joan ondoren, kontzeptu batzuk ulertu eta taulan txertatzen jakin genuen, nahiz eta beste batzuetan horrela ez izan. Hau da, dokumentuen izenak zeintzuk ziren aurkitu genituen, haien definizioa lantzea zailagoa egin zitzaigun arren. Izaerari dagokionez, uste dugu horrek zer eskatzen zuen ere ez genuela ondo ulertu, beraz, aldez aurretik azaldutakoa gertatu zaigu. Egile eta baldintzatzaileekin lan astuna izan genuen, gaia zertxobait abstraktua iruditu zitzaigulako eta ez genekielako nondik nora mugatu. Azkenik, osagai eta adibideekin pixka bat gehiago asmatu genuen, guztia izan ez arren, gauza batzuk edo gauza orokorrenak ulertu genituela adierazi duena, gure iritziz, behintzat.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina