Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2019

EBALUAZIOA ULERTZEN

Irudia
Duela egun batzuk, ebaluazioaren inguruan hausnartzen ibili ginen. Horretarako, bi ariketa burutu genituen, bat taldeka eta bestea bakarka.  Taldean egin genuen ariketan, testu batzuk irakurri ondoren, kalifikazioa eta ebaluazioaren ezberdintasunak zeintzuk ziren azaldu behar genuen. Honakoa izan zen gure taldeko lanaren emaitza: 1. Alcaraz, N (2015) “Evaluación versus calificación” eta Delval, N (2005) “¿Evaluación? No, gracias, calificación” artikuluak irakurri ondoren honako galdera hauek erantzun: Zer da kalifikazioa eta zer ebaluazioa? Ebaluazioa: Aprendizaia ona izan dadin ematen den prozesua, balore formatiboetan oinarritzen dena. Kalifikazioa: Ebaluatzen dena nota baten bitartez zehaztea. Zeintzuk dira bere onurak eta oztopoak (bakoitzarenak)? Kalifikazioaren onura da lan gutxiago suposatzen duela irakasleentzan eta oztopoa ez duela benetan ikaskuntza prozesua baloratzen, pertsona guztietan ebaluazio irizpide berdinak erabiltzen direla ...

Metodologia desberdinak: OVIDE DECROLY

Irudia
Historian zehar korronte pedagogiko ezberdinak sortu dira. Guk horietako batzuk ikusi ditugu didaktika ikasgaian, hala nola, Decroly, Agazzi, Kilpatrick, Tonucci, Dewey, Montessori, Eskola Alternatiboa (O Pelouro eskol a ) eta Freire. Decroly izan da gure taldeari egokitu zaiguna, "bizitzarako eta bizitzaren hezkuntza" defendatu eta globalizazio printzipioan oinarritzen den autorea, alegia. Hona hemen Ovide Decrolyren eta bere korronte pedagogikoaren inguruan osatu dugun Power Point-a: