EBALUAZIOA ULERTZEN
Duela egun batzuk, ebaluazioaren inguruan hausnartzen ibili ginen. Horretarako, bi ariketa burutu genituen, bat taldeka eta bestea bakarka.
Taldean egin genuen ariketan, testu batzuk irakurri ondoren, kalifikazioa eta ebaluazioaren ezberdintasunak zeintzuk ziren azaldu behar genuen. Honakoa izan zen gure taldeko lanaren emaitza:
1. Alcaraz, N (2015) “Evaluación versus calificación” eta Delval, N (2005) “¿Evaluación? No, gracias, calificación” artikuluak irakurri ondoren honako galdera hauek erantzun:
- Zer da kalifikazioa eta zer ebaluazioa?
Ebaluazioa: Aprendizaia ona izan dadin ematen den prozesua, balore formatiboetan oinarritzen dena.
Kalifikazioa: Ebaluatzen dena nota baten bitartez zehaztea.
- Zeintzuk dira bere onurak eta oztopoak (bakoitzarenak)?
Kalifikazioaren onura da lan gutxiago suposatzen duela irakasleentzan eta oztopoa ez duela benetan ikaskuntza prozesua baloratzen, pertsona guztietan ebaluazio irizpide berdinak erabiltzen direla desberdintastunak eta horrek izan ditzazkeen emaitzak kontuan izan gabe.
Ebaluazioan prozesuaren jarraipena egiten da, ez da azkeneko produktuaren nota soilik ezartzen. Beraz, haurren gaitasunak kontuan hartzen dira ere.
- Zergatik uste duzu nahasten direla kontzeptuak?
Kalifikazioa ebaluatzeko mota bat delako eta orokorrean helburu berdina dutelako.
- Bien artean zein aukeratuko zenuke? Erantzuna arrazoitu
Ebaluazioa, ez duelako ikasleak ikasitakoa ebaluatzen, baizik eta ikaskuntza hori eman den baldintzak, modua.
Bakarkako lanean, aldiz, ebaluazioarekin loturiko irudiarekin burura etortzen zitzaizkigun ideiak idatzi behar genituen.
Ideia nagusiak:
-Aniztasuna ez da kontuan hartzen, ikasle bakoitzak ezaugarri ezberdinak ditu eta denok helburu berdina dute, zuhaitza igotzea (batzuentzat ezinezkoa). Ondorioz, ez dute motibazio bera izango.
-Ez da ebaluazioa, prozesua ez baita kontuan hartzen, emaitza baizik, beraz, kalifikazioa da.
-Irakasleak “ebaluazio zuzena” esaten du, baina ez da zuzena, berarentzat errazena baizik.
-Kalifikazio mota honek konpetibitatea bultzatzen du eta ikasleen artean bereizketak sortzen ditu.
-Irakaslearen hatzak autoritarioa eta zorrotza del adierazi nahi du.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina