Aurreko sarreran ikusi daitekeen bezala, curriculumaren ingurko lanketa eta hausnarketa burutu dugu. Mapa kontzeptuala egi eta zuzendu ondoren, hona hemen nola geratu den gure zehaztapen mailen taula:
Kurtso hasieran, didaktikaren inguruan gutxi jakinik, adimen emozionalaren inguruko ariketa bat egiten hasi ginen. Bertan, ekintza ezberdinen aurrean, horiek noiz burutzen genituen eta horietan sentitutakoa adierazi behar genuen. Aitortu beharra dut, zuzenketa egin genuenean, kontzeptu berri batzuk ikasi nituela emozioen inguruan, beti jartzen bainituen ohiko emozioak: poza, tristura, urduritasuna... Hemen duzue nik eginiko emozien taula (arros koloreko emoziak soilik datoz bat zuzenketarekin):
Oraingo honetan, arazo egoerari buruzko hausnarketa egin ondoren, Haur Hezkuntzako gela batean eman daitekeen arazo egoera bat diseinatu dugu eta edukiak, metodologia, ebaluazioa... zehaztu ditugu. Hona hemen planteatu dugun arazoa:
Unitate didaktiko bat diseinatzeko beharrezko pausoak ikusi ondoren, taldeka unitate didaktiko bat sortu dugu. Gure unitate didaktikoa aurreko sarrera batean aurkeztu nuen arazo egoeratik dator, hau da, Donostiako Gros auzoan aurkitzen den Panpox ikastolan, 3 urteko gelan koska egiteko joera hartu dute, horretarako haurren sentimenduak identifikatzeko beharraren aurrean aurkitu gara. Laburbilduz, gure unitate didaktikoaren helburua, haurren artean harreman onak zeintzuk diren eta horiek sustatzea da. Jarraian, gure unitate didaktikoaren laburpen txiki bat ikusi daiteke:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina