ARAZO EGOERAK AZTERTZEN
Duela egun batzuk, arazo egoera deituriko ariketa bat burutu genuen, ikaskuntza munduko errealitatera gehiago hurbiltzeko asmoz. Bertan, arazo zehatz baten aurrean, taldeka, nola jokatuko genukeen eta emango genukeen erantzunaren inguruan hausnartu dugu, egun horretan erabiliko genuen antolaketa, metodologia... azalduz. Haur bakoitzaren beharrak eta Curriculumak eskatzen duena kontuan hartuz eta errespetatuz. Hona hemen guri proposatutako arazo-egoera: Demagun, zure lehen klase eguna dela Haur Hezkuntzako 2º zikloko 3º mailako umeekin. Eginbeharrak eta gelan jarraitu beharreko metodologia azaldu dizkizute baino zu ez zara eroso sentitzen egin beharrarekin zein metodologia berarekin, ez baituzu kontrolatzen. Gainera haurrak aztoratzen hasiak dira. Zer egingo zenuke? Hau da, nola antolatuko zenuke gelako dinamika? Zehatz-mehatz azaldu. Haur Hezkuntzako 2º zikloko 3º mailako klase (5-6) baten aurrean aurkitzen gara, kasu honetan, gure metodologia aplikatuko genuke baina beti ere...